XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UDAL ADMINISTRAZIOA

Oñatiko Udala

Oñatiko ur-hoditeria Urretxuko ur-biltegitik sahiesbidera aldatzeko Proiektua eta lehendabiziko fasearen egite-lanak enkante bidez kontratatzeko baldintza (...)

OÑATIKO UDALA Iragarkia

1996ko urriaren 31eko bileran Udal Osoko Bilkurak onartu zuen Oñatiko ur-hoditeria Urrutxuko ur-biltegitik Sahiesbidera aldatzeko Proiektua eta lehendabiziko fasearen egite-lanak enkante bidez kontratatzeko baldintza Ekonomiko-administratiboen plegua:

* Lizitazio ezaugarriak:

1. Kontratuaren xedea:

Jose M.ª Garmendia injineruak eginiko Oñatiko ur-hoditeria berrizteko proiektuaren lehendabiziko fasearen lanak (presazkoak) egitea.

2. Kontratazio organua:

Oñatiko Udal Osoko Bilkura.

3. Kontrata bidezko aurrekontua:

23.135.135 ptza ( BEZ-a eta lansariak barne).

4. Konsignatze aurrekontua:

Lanak aurten hasi baino datorren urtean amaituko direnez aurrekontua osatzeko behar besteko kreditua datorren urteko aurrekontuan ezartzeko konpromezua hartzen da.

5. Exekuzio epea:

3 hilabete lanak esleitzen diren egunetik kontatzen hasita.

6. Exekuzio modua:

Iragarki honetako kontratazioa enkante bidez emango da, indarrean dagoen legeriak eta hori garatzen duen Baldintza Ekonomiko-administratiboen orriak ezarritakoari lotuta.

7. Prezioen ikustaldia:

Ez dago.

8. Proiektua eta Baldintza Plegua aztertzeko lekua:

Dokumentazio guztia Udal Bulego Orokorretan goizeko 11etatik eguerdiko 2etara.

9. Proposamenak aurkezteko epea:

Iragarkia Aldizkari honetan agertzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita 13 eguneko epe barruan (presazkoak dira lanok), aurrean adierazitako ordu eta lekuan.

Proposamenak bi kartazal ezberdin eta itxietan aurkeztu beharko dira, bakoitzak baldintza Pleguak ezarritako dokumentazioa bere baitan eraman beharko duelarik:

A. Kontratatzeko gaitasuna.

B. Proposamen Ekonomikoa.

10. Behin-behineko eta behin betiko fidantza:

Lizitazioan parte hartzeko 462.700 pztako behin behineko fidantza aurkeztu beharko da.

Behin lanak esleituz gero, behin betirako esleipenaren %4ko fidantza jarri beharko delarik.

11. Kartazalak irekitzea:

Kartazalak Udaleko Gobernu Batzorde aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondorengo laugarren egunean eta ordu batetan, jai eguna izango balitz hurrengo lanegunean irekiko zirela adieraziz.

12. Esleipenerako irizpideak:

Proiektuaren adierazitako ezaugarri guztiak betetzen dituzten proiektuen artean eskaintza merkeena egiten duenari esleituko zaio lana.

PROPOSAMEN EREDUA

jaunak/andereak (en) bizi denak eta zkiko E.N.A duenak, bere izenean edo enpresaren izenean, 1996ko dataz Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaraturiko enkantearen jakinean dagoela eta Oñatiko Udalak onarturiko Oñatiko ur-hoditeria aldatzeko Proiektuaren 1. fasea eta baldintza Plegua ezagutu eta onartu ondoren Proiektuan aipaturiko lanak pztagatik egiteko prest egongo litzatekela.

Sinadura eta data.

Proposamenak aurkezteko Pleguko klausulak inolako baldintza gabe onartzen dituenaren adierazgarri izateaz gain Administrazioarekin kontratatzeko baldintza guztiak izan eta betetzen dituenaren ardurapeko agiria izango da.

Oñati, 1996ko azaroak 4.- Alkateak.

(1994)(11661)